"MILLENNIALS" BELAUNALDIA


Milurtekoak (milurteko belaunaldia, Y belaunaldia edo ingelesezko millennials bezala ezagutuak ere) X belaunaldiaren ondorengo kohorte edo talde demografikoa da. Ez dago belaunaldi hau non hasi eta non amaitzen den adierazten duen data zehatzik, baina ikertzaile eta kazetari gehienek 1980 eta 2000. hamarkaden hasieran jaiotakoak izendatzeko erabiltzen dute.

Belaunaldi honek komunikazio digitalaren gizartean hezitu eta hazi egin da eta hori horrela, teknologiak modu batean edo bestean eragin du nerabeen bizitzan. 

Hurrengo bideoan, argi azaltzen da balaunaldi honetan jaiotako pertsonen izaera, pentsaera eta jokaera nolakoa den, nola egiten dioten aurre euren eguneroko bizitzari..









Bideo honetan azaltzen da informazio eta komunikazio teknologiak hezkuntzan aplikatzeak dakarrena. Aukera hau, hain zuzen ere Web 2.0-ri esker dugu, internet estetikoa izatetik (web 1.0) , elkarrekin eskaintzera pasatu zena. Hori horrela, aurreko sarreran azaldutakoa indartzean da bideo honen bitartez, Web 2.0 hezkuntzan izan duen eragina azalduz.

WEB ORRIAK (WEB 1.0, WEB 2.0, WEB 3.0)


Gaurko sarreran, denborarekin sortzen eta eraldatzen joan diren web orrialdeei buruz hitz egingo dut, hain zuzen ere, Web 1.0, Web 2.0 eta Web 3.0-ri buruz.

Baina aldez aurretik, web orrialde bat zer den aipatzea beharrezkoa da. Web orria, interneten eskuragarri dagoen dokumentua da, nabigatzaile baten bitartez heltzen dena. Informazioa, datuak eta irudiak biltzen dituen gune birtuala da. Gaur egungo erabilpenak Google, Facebook, Youtube, Baidu eta Yahoo dira.

WEB 1.0

Hasierako web-a XX. mendean sortu zen. “World Wide web” kontzeptuari egiten dio erreferentzia.  Bi ezaugarri nagusi zituen, lehenengoa norabide bakarrekoa zela eta bigarrena web-an agertzen ziren edukiak estatikoak zirela.    

Hau da, ordenagailu baten bitartez, “Web master” (Web bat mantentzen eta publikatzen duen pertsona) web-an publikatuta agertu ziren lehenengo orrialdeak, behin publikatzen zirenean, ezin zirenak eguneratu.  

Web 1.0 oinarria dibulgatzailea zen, eta eskegitzen zen informazioa, gehienbat dokumentu kulturalak ziren. Pixkanaka- pixkanaka enpresak web 1.0-an parte hartzen hasi ziren, baina diseinu aberasgarriak erabili gabe.     

Bestetik, web-an eskegitako edukiak oso azkar zaharkitzen ziren, editatzearen ezintasunagatik. Ondorioz, Web 1.0-an parte hartzen zuten pertsonak kontsumitzaile pasiboak zirela esan dezakegu. Azkenengo desabantaila, irakurketan soilik oinarritzen zela.


WEB 2.0 

2003. urtean erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Baina, gune honetako hobekuntzarik handiena,  pertsonen arteko komunikazioa errazteko sortuak izan zirela izan zen. 

Web 2.0-ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan jarraitzen du, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak,estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.

Honekin bat , Web 2.0-an sare sozialak eta plataformak oinarrian aurki ditzakegu, besteak beste, blog-ak, wiki-ak, foro-ak etab. Honen helburu nagusiak, webaren bitartez ezagutzak partekatzea eta erabiltzaileak erakartzea izan ziren. Ondorioz, Web 2.0-ko erabiltzaileak protagonistak dira eta informazioa Interneten aurkitzen da, ez disko gogorrean.  


WEB 3.0

Web 3.0-a web inteligente gisa definitzen dugu. “Data Web” datuen integrazioa sustatzen du. Hobekuntza honek, Interneten bidez egiten dugun nabigazioa gero eta aberasgarriagoa eta jariakorragoa izatea bilatzen du. Horrez gain, gizakien arteko elkarreragin tasuna bultzatzen du.  

Gainera, Interneten dagoen informazioa eta erremintak guztiok erabili ahal izatea lortu nahi du, nondik konektatzen garen edo ze aparatu erabiltzen dugun kontuan izan gabe. Esate baterako, mugikorra, ordenagailua, IPad, Tablet-ren…. bidez.
Esan beharra dago oraindik  ez dagoela definizio zehatz bat Web 3.0 definitzeko. Izan ere,  bere sorkuntza prozesuan dago eta oraindik ez da azaleratu. Baina azken finean inteligentzia artifizialarekin erlazionatuta dago, hau da, web guneak beraien artean konektatzeko gaitasuna.

Web 3.0-an gune semantikoak eta pertsonalizatuak izango dira. Hau da, zuk informazioa bilatu beharrean, informazioa zuregana heltzen da. Pausoz-pausoz Web 3.0 hezkuntzara heldu da,  eta bertan ezagutza librea eta eskuragarria izatea lortu nahi du.  
Ikasleen interes guneetatik abiatzen da eta arazoen soluzioa berrikuntza eta sormena ardatz bihurtzen dira. Ikasleek protagonismo handia dute, ezagutza sortuz eta partekatuz. Web honen bitartez, interakzioa bultzatzen da baina gaur egun oraindik ez da Web 3.0 azaleratu.

Azkenengo bi web orrialdeak, ezagutzaren gizartearekin erlazionatuta egongo lirateke, hauen helburua azken finean ezagutzak partekatzea baita. Web 1.0, aldiz, informazio eta komunikazioaren gizartearekin erlazionatuta egongo litzateke, web orrialde honen helburu bakarra informazioa ematea baita, inolako interakzioa egon barik erabiltzaileen artean prozesuan zehar, erabiltzaileek honetan informazioa soilik jasotzen dutelako eta ez dituzte ezagutzarik partekatzen eta eraikitzen.


Teknologiaren bilakaera hezkuntzan




Bideo honen bitartez ikusi daiteke teknologiak historian zehar hezkuntzan izan duen bilakaera. Modu honetan, ulertu ahal izango dugu nola heldu garen gaur egun daukagun teknologiara eta etengabe ikusten ari garen aurrerapen teknologikoa.

IKTak


Atal honetan IKT gaiarekin erlazio zuzena duen gaiei buruz arituko naiz.



Tekonologiak izugarrizko bilakera izan du. Orain dela 50 urte, gaur egun egunero erabiltzen ditugun aparatu elektronikoak ez ziren existitzen, hala nola, mugikorrak. Lehengo telefonoak oso sinpleak ziren eta irratietan emisora bakarra zegoen, horregatik aparatu hauek zituztenek oso pribilegiatuak ziren. Gaur egun, aldiz, aparatu teknologiko hauek denontzako eskura daude.




Gaur egungo egoera aztertuz, jakin dezakegu IKT-etan izugarrizko eboluzioa egon dela, hauek munduko pertsona gehienetara heltzen baita, batez ere garatuta dauden herrialdeetara. IKTen eboluzioa herrialde garatuen eta ez garatuen artean berdina ez izatea eragin du herrialde hauen artean desberdintasunak sortzea, lehen aipatutako "eten digitala" kontzeptua sortuz. 




Eten digitala, herrialde aberats eta pobre eta gizataldeen (arraza, etnia, jenero, bizilekuaren) artean IKT-en alorrean dagoen aldeari erreferentzia egiten dio. Hots, horiek lortzeko aukera, gailuen kalitatea eta erabiltzeko gaitasunen inguruan batzuen eta besteen artean dauden desberdintasunak.






IKT-ak HEZKUNTZAN




Hori dela eta, IKTak gaur egungo eskoletan pixkanaka- pixkanaka txertatzen ari dira. Modu honetan, eskola guztietan aurki ditzakegu arbel digitalak, ordenagailuak... bezalako gailuak metodologia berri baten eskutik doazenak eta, aldi berean, unitateen diseinuen eraldaketa suposatu duena, lan egiteko modu berriekin batera.

Baina gauza berri guztiak bezala, honen sustapena abantailak eta desabantailak ekartzen ditu. Ikt-ak hezkuntzan sartu ahal izateko, aldez aurretik metodologia horiek martxan jartzeko gaitasuna duten pertsonak behar dira, kasu honetan, hezitzaile prestatuak. Azken finean, hezkuntzak etengabe eraldaketak jasotzen ditu eta irakasleek etengabeko prestakuntzan eta formazioan ari dira beti, egunero zerbait berria ikasten. Baina kontuan izanda gaur egungo belaunaldiek duten trebetasun teknologikoa aurreko belaunaldiekin, ulertzekoa da zenbait irakaslek zailtasunez teknologien erabilera menperatzea. Horregatik hain garrantsitzua da hezkuntza komunitatean dauden pertsona guztiak hasieratik teknologia berriekin kontaktua izatea, osterantzean ahalik eta errazago menperatuko dutelako hauen erabilera.



IKTak hezkuntzara eramatearen beharra ikusi da gaur egungo gizartea gero eta eskaera teknologiko gehiagori erantzuna emateko prest egon behar dela jabetzean, eta horrek suposatzen du, hiritarrak baita ere prestatu behar direla. Gaur egungo belaunaldiek eta honen geroztik datozenak guztiz prestaturik egon behar dira gizartean sortzen ari diren bilakaera teknologikoei aurre egiteko. Horregatik ezinbestekoa da gure gizartean ematen ari diren bilakera teknologikoak eskoletan islatuta egotea, hezkuntzak gizartearekin batera aurrera egin ahal izateko. 
















Gaur egungo belaunaldiko gazteak, "nerabe digitalak" bezala ezagutuak


Gaurko nerabeak "natibo" digitalak dira, hau da, jaio direnetik kontaktuan egon dira teknologiarekin. Horregatik, teknologiak hezkuntzan sustatzea onura batzuk eskeintzen ditu, ikasgeletan eraginkortasuna eta produktibitatea bultzatzea eragiten dutena, hala nola, ikasleen interesa piztea.

Zeren eta ulertu behar dugu gizarteak aurrera egiten duen heinean, hezkuntzak aldi berean aurrera egin behar duela eta gizarte horri egokitu, azken finean, hezkuntza gizartearen islada da. Horregatik ezin gara ohiko metodologian gelditu, aurrera egin behar dugu eta gizarteak eskatzen duenari egokitu, eta horrek suposatzen du behin baino gehiagotan aipatu dudan bezala, teknologia ikasgela guztietan sustatzea.

Ikasleek, ohitura daukate jaiotzetik gailu elektronikoekin kontaktuan egoteko. Gaur egungo umeak, jada interes gehiago jartzen dute "Youtuben" bideo bat ikusten, telebista edota liburu bat irakurtzen baino. Beraz, ikasgeletara heltzean, ohikoa izaten da interesa edota atentzioa ez jartzea ematen ari diren edukiei, erabiltzen diren moduetara ohituta ez daudelako, teknologiarekin interakzioan egotera ohituta baitaude. 


Hori horrela, metodologiak aldatu behar direla argi dago, eta beste modu batzuk erabili ikasleen atentzioa deitetzeko eta haien parte hartzea sustatzeko.

 

Lehenengo sarrera

Blog honetan IKT Hezkuntzan ikasgaian landuko ditugun hainbat gai garatuko ditut.
IKTen gaien artean Gaitasun digitala eta horren garapena, da bereziki interesatzen zaidana.


Blog honetan informazio asko dago IKTen inguruan bai teorikoa zein praktikoa.

Teknologiaren bilakaera hezkuntzan

Milurtekoak (milurteko belaunaldia, Y belaunaldia edo ingelesezko millennials bezala ezagutuak ere) X belaunaldiaren ondorengo kohorte edo...