Gaurko sarreran, denborarekin sortzen eta eraldatzen joan diren web orrialdeei buruz hitz egingo dut, hain zuzen ere, Web 1.0, Web 2.0 eta Web 3.0-ri buruz.
Baina aldez aurretik, web orrialde bat zer den aipatzea beharrezkoa da. Web orria, interneten eskuragarri dagoen dokumentua da, nabigatzaile baten bitartez heltzen dena. Informazioa, datuak eta irudiak biltzen dituen gune birtuala da. Gaur egungo erabilpenak Google, Facebook, Youtube, Baidu eta Yahoo dira.
WEB 1.0
Hasierako web-a XX. mendean sortu zen. “World Wide web” kontzeptuari egiten dio erreferentzia. Bi ezaugarri nagusi zituen, lehenengoa norabide bakarrekoa zela eta bigarrena web-an agertzen ziren edukiak estatikoak zirela.
Hau da, ordenagailu baten bitartez, “Web master” (Web bat mantentzen eta publikatzen duen pertsona) web-an publikatuta agertu ziren lehenengo orrialdeak, behin publikatzen zirenean, ezin zirenak eguneratu.
Web 1.0 oinarria dibulgatzailea zen, eta eskegitzen zen informazioa, gehienbat dokumentu kulturalak ziren. Pixkanaka- pixkanaka enpresak web 1.0-an parte hartzen hasi ziren, baina diseinu aberasgarriak erabili gabe.
Bestetik, web-an eskegitako edukiak oso azkar zaharkitzen ziren, editatzearen ezintasunagatik. Ondorioz, Web 1.0-an parte hartzen zuten pertsonak kontsumitzaile pasiboak zirela esan dezakegu. Azkenengo desabantaila, irakurketan soilik oinarritzen zela.
WEB 2.0
2003. urtean erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Baina, gune honetako hobekuntzarik handiena, pertsonen arteko komunikazioa errazteko sortuak izan zirela izan zen.
Web 2.0-ren teknologia konplexua da eta etengabeko eboluzioan jarraitzen du, baina bere barnean hauek aipatu daitezke: zerbitzariaren softwarea, edukien sindikazioa, mezuen protokoloak,estandarretan oinarritutako nabigatzaileak eta bezeroentzako aplikazio anitzak.
Honekin bat , Web 2.0-an sare sozialak eta plataformak oinarrian aurki ditzakegu, besteak beste, blog-ak, wiki-ak, foro-ak etab. Honen helburu nagusiak, webaren bitartez ezagutzak partekatzea eta erabiltzaileak erakartzea izan ziren. Ondorioz, Web 2.0-ko erabiltzaileak protagonistak dira eta informazioa Interneten aurkitzen da, ez disko gogorrean.
WEB 3.0
Web 3.0-a web inteligente gisa definitzen dugu. “Data Web” datuen integrazioa sustatzen du. Hobekuntza honek, Interneten bidez egiten dugun nabigazioa gero eta aberasgarriagoa eta jariakorragoa izatea bilatzen du. Horrez gain, gizakien arteko elkarreragin tasuna bultzatzen du.
Gainera, Interneten dagoen informazioa eta erremintak guztiok erabili ahal izatea lortu nahi du, nondik konektatzen garen edo ze aparatu erabiltzen dugun kontuan izan gabe. Esate baterako, mugikorra, ordenagailua, IPad, Tablet-ren…. bidez.
Esan beharra dago oraindik ez dagoela definizio zehatz bat Web 3.0 definitzeko. Izan ere, bere sorkuntza prozesuan dago eta oraindik ez da azaleratu. Baina azken finean inteligentzia artifizialarekin erlazionatuta dago, hau da, web guneak beraien artean konektatzeko gaitasuna.
Web 3.0-an gune semantikoak eta pertsonalizatuak izango dira. Hau da, zuk informazioa bilatu beharrean, informazioa zuregana heltzen da. Pausoz-pausoz Web 3.0 hezkuntzara heldu da, eta bertan ezagutza librea eta eskuragarria izatea lortu nahi du.
Ikasleen interes guneetatik abiatzen da eta arazoen soluzioa berrikuntza eta sormena ardatz bihurtzen dira. Ikasleek protagonismo handia dute, ezagutza sortuz eta partekatuz. Web honen bitartez, interakzioa bultzatzen da baina gaur egun oraindik ez da Web 3.0 azaleratu.
Azkenengo bi web orrialdeak, ezagutzaren gizartearekin erlazionatuta egongo lirateke, hauen helburua azken finean ezagutzak partekatzea baita. Web 1.0, aldiz, informazio eta komunikazioaren gizartearekin erlazionatuta egongo litzateke, web orrialde honen helburu bakarra informazioa ematea baita, inolako interakzioa egon barik erabiltzaileen artean prozesuan zehar, erabiltzaileek honetan informazioa soilik jasotzen dutelako eta ez dituzte ezagutzarik partekatzen eta eraikitzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario